“Ezin baita esturaz eta hauteskundeetako gastua murrizteaz hitz eginik iritzi publikoari engainatu eta gero Hauteskunde Batzorde honen aurrean interpretazio hau aurkeztea”, Aitor Esteban" />

Prentsa Aretoa

2011/03/16

EAJk PP ETA PSOEren FALTSUKERIA SALATU DU AURRE KANPAINIAN PUBLIZITATEA EGITEKO DAGOEN DEBEKATUREN BURUZ


   “Ezin baita esturaz eta hauteskundeetako gastua murrizteaz hitz eginik iritzi publikoari engainatu eta gero Hauteskunde Batzorde honen aurrean interpretazio hau aurkeztea”, Aitor Esteban

rss Ezagutzera eman
EAJk PP ETA PSOEren FALTSUKERIA SALATU DU AURRE KANPAINIAN PUBLIZITATEA EGITEKO DAGOEN DEBEKATUREN BURUZ

ARGAZKIA JAITSI

      Aitor Esteban EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldearen ondoko bozeramaileak PP eta PSOE alderdien “faltsukeria politikoa” salatu du, hauteskunde aurre kanpainan propaganda debekatzen duen LOREG legearen erreforma hitzartu eta onartu ondoren “komunikabideak bete dituzte beren hauteskunde aurre kanpainako publizitatearekin” eta “orain nahi dute Hauteskunde Batzordeak onartzea debekatzea adostu genuen ekitaldi eta publizitatea”.

      Aitor Estebanek Gobernuari Kontrola egiteko Bilkuran izan duen hitz egitean “nire alderdiaren aldetik onartezina den PP eta PSOE alderdien faltsukeria politikoaz” mintzatu da, “ezin baita esturaz eta hauteskundeetako gastua murrizteaz hitz eginik iritzi publikoari engainatu eta gero Hauteskunde Batzorde honen aurrean interpretazio hau aurkeztea”.

      Ondoko bozeramaileak azaldu duenez Kongresuan PP, PSOE, CiU eta EAJ-PNV alderdien artean adostuta egin zen LOREG legearen erreformarekin “ esturaz jokatzea erabaki genuen eta talde politiko bakoitzaren gastua % 15ean murriztuta eta hauteskunde kanpainarako bi asteko epea uztea komunikabideetan iragarkiak jeta kaleetan orma irudiak jartzeko”; eta horren aurrean “egunak edo asteak izan beharrean, hilabeteetan ikusten ditugu PP eta PSOEren hautagaien iragarkiak, irrati-ziriak, kaleetako orma irudiak...”

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!