Prentsa Aretoa
2011/03/25
Zorionak eta eskerrik asko, Zabala jauna
Iragan den ostegunean Zabala Innovation Consulting nafar konpainiak bere 25. urteurrena ospatu zuen
Lerro hauetatik nire zorionik zintzo eta beroena adierazi nahi diot Jose Maria Zabala jaunari, azken 25 urteotako enpresa jardun bikainagatik. Aldi honetan, bezeroengandik hurbil mantendu izan delarik, Zabala Innovation Consulting enpresak berak gauzatutako garapenarekin eta 33 urteko bataz besteko adina duten 140 langilerekin, hainbeste behar dugun berrikuntzaren oinarriak ezarri ditu. Neureganatzen ditut Jose Ramon Guridi Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutza Sozietateak Diputatuak esandako “Zorionak” eta Miguel Sanz Nafarroako Gobernuak esandako “Eskerrik asko” eta “Mila esker”.
Eskerrik asko ere ekitaldi berean Nafarroa eta Gipuzkoako ordezkari instituzionalak bildu direlako. Munduko gauzarik normalena izan beharko litzatekeen argazkia da, baina tamalez oso zaila da lortzen, UPNk horretarako borondaterik ez duelako nahiz eta geografikoki hurbil egon eta lotura pertsonalak eta kulturalak dauden arren eta enpresa arloan elkarrekiko interesak egon arren.
Zorionak eta Eskerrik asko!
Manu Ayerdi,
Nafarroa Bai koalizioaren foru legebiltzarrerako hautagaia
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























