Prentsa Aretoa

2011/03/25

Urkullu: "Gure oinarriak dira zintzotasuna, gardentasuna eta parte hartzea"


   Urkulluren esanetan “Guk guztiok gure herriarekiko eta Euskadi osoarekiko konpromisoa hartu dugu. Zerbitzu publikoa izateko konpromisoa, hiritarrei zerbitzua ematekoa. Alderdi zintzoa gara eta ezin gara zintzotasunik ezan erori. Hala geureganatzen eta izenpetzen dugu gu guztiok”

rss Ezagutzera eman
Urkullu:

ARGAZKIA JAITSI

      Gardentasunaren inguruan azpimarratu duenez “kudeatzen ditugun erakundeak irekiak dira eta irekita daude eta gardenak izateko derrigorra dute. Hiritarren erakundeak dira eta beren zerbitzura daude. Gardentasuna da guretzako lehentasunezko oinarria. Eta, konpromisoa da”.

      Amaitzeko, parte hartzearen inguruan azpimarratu duenez “erabil daitezkeen era guztietara esan dugu, eta beste behin ere errepikatuko dugu. Parte hartzearen alde gaude, eta beraz, alderdi guztien parte hartzearen alde. Hau, printzipio kontu bat da. Batzuek leporatzen digute Sorturen parte hartzea nahi dugula gure alde dagoelako, beste batzuek- batzuetan lehengo berberak izaten dira- justu kontrakoa esaten digute, parte hartzerik ez dugula nahi, horrek gure alde egiten duelako”.

      “Ez bata ezta bestea ere. Guk Sorturen parte hartzea nahi dugu, guztion parte hartzea nahi dugu printzipio kontua delako, parte hartzeko printzipioagatik eta hiritargoaren erabakiz eratutako erakundeen balorea kontuan hartuta eta bizikidetza politikoaren normalizazioarekiko dugun konpromisoagatik. Guk ez dugu printzipioekin kalkulurik egiten. Kezkatu egiten nau balore juridikoko frogak neurtu baino, asmoak neurtzen direlako, legea betetzen dela onartu arren. Guk lanean jarraituko dugu bakoitzak berea egin dezan, baten bat pozarren egon arren batzuen eta bestean aldeko doako kanpaina egiten delako” azpimarratu du.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua