Prentsa Aretoa
2011/03/29
Nafarroako Hitzarmena gaurkoan Europar Legebiltzarrean zergen inguruan ospatu den jarnualdiaren protagonista izan da
EAJ-PNVK hitzarmena defendatu du nafar guztientzako ongizate eta garapen iturri den aldetik
Europar Legebiltzarrak gaurkoan, martxoak 29, Bruselako legebiltzarrean ospatu du erregioetako zergen inguruko jardunaldi teknikoa, europar erakundeetan Nafarroako Hitzarmen Ekonomikoa edo EAEko Kontzertu Ekonomikoa moduko zerga sistema autonomikoak ezagutzera emateko eta eztabaidatzeko.
Jardunaldi honetan parte hartu izan dute Izaskun Bilbao EAJ-PNVren eurodiputatuak eta Eskozia, Catalunya eta Flandriako eurolegebiltzarkideek.
Izaskun Bilbaok bere hitz egitean azpimarratu duenez “Garrantzitsua da gure herria eta bere funtzionamendua Europar Legebiltzarrean ezagutzera ematea. Diru sarrera publikoetan ardurak bereganatzea eta araudi propioa garatzeko lanak erakutsi du tresna ona dela egiazko ekonomia laguntzeko eta defizita kontrolatzeko”.
Iruñatik, Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren lehendakariak azpimarratu du garrantzizkoa dela “Nafarroako etorkizunarentzat erabaki garrantzitsuak hartzen diren esparru guztietan izatea”. Gaineratu duenez “EAJ-PNV beti izan da eta aurrerantzean ere izango da beharrezko izan den esparru eta tokitan, nafar guztien interes ekonomikoak eta ongizatea azaltzeko eta defendatzeko; horretan jarriko du beti bere ahalegina eta behar besteko lan orduak emango ditu hori lortzeko“.
“Europar erakundeetan Hitzarmen Ekonomikoa defendatzea ezinbestekoa da kalitatezko lana eta enpresa lehiakorrak sortzeko eta nafar guztien arteko gizarte kohesioa bermatzeko” gaineratu du Agirrebengoak, eta “hori mantendu ahal izateko ahalegina eta esfortzua jarri beharko dugu horretan eta Bruselan eta Estrasburgon Nafarroako interesak benetan defendatuko dituen ahotsa izatea dugu beharrezko, han hartzen baitira Europaren etorkizuna zehaztuko duten erabakiak”.
Izaskun Bilbaorekin batera, ekitaldi honen parte hartze aktiboa izan dute Frieda Breopels (Greens/EFA) Flandriar eurodiputatuak, Alyn Smith eskoziarrak eta CiUko Ramón Tremosak. Jardunaldi hau ALDE (Liberal eta Demokraten Aliantza) taldearen babesarekin egin da.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























