“bai laster ikasiko luketela, eskarmentu latzaren ordainetan,
herri edo familia banatzen direnean
beren kontra egiten dutela”.
John Jay (The Federalist, IV). " />

Prentsa Aretoa

2011/04/15

Nafarroa krisia eta bazterketa

“bai laster ikasiko luketela, eskarmentu latzaren ordainetan,
herri edo familia banatzen direnean
beren kontra egiten dutela”.
John Jay (The Federalist, IV).

rss Ezagutzera eman
Nafarroa krisia eta bazterketa

ARGAZKIA JAITSI

      Hilabete eskasa falta da maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako, eta abian dago ia jadanik hauteskunde kanpaina; alderdi,koalizio eta taldeak lanean ari dira hiritargoari botoa eskatzeko erabiliko dituzten mezuak eta proposamenak borobiltzeko. Ez dago zalantzarik, eta ezin bestela izan, oraingo krisi egoera eta atzerakada ekonomikoa direla gure kezka nagusiak eta honen inguruan bilduko dira talde politikoek aurkeztuko dituzten proposamenik gehienak; kasu batzuetan orain arte egindakoa onetsiko dute, eta besteetan jarduera berriak aurkeztuko dituzte eta aurrekoetan gauzatutakoak baino hobetzat hartuko direnak. Ona eta beharrezkoa izango da gaur egun 45.000 nafar hartzen dituen langabeziari aurre egiteko proposamenak , gastu publikoa murriztekoak, gizarte politikak,hezkuntza eta osasuna mantentzekoak eta gure enpresen lehiakortasuna eta nazioartetzea hobetzeko hartuko diren neurriak ezagutzea.

      Edozein kasutan, Nafarroak azken hogeita bost urteotan bizi izan duen garapen ekonomiko eta sozialak –horretan ere bere argiak eta ilunak dituelarik- eta oraingo krisi ekonomikoak besteen aurrean berezi edo berezitua- nafartasun ofizialak erabili ohi duen terminoa erabiltzearren- egiten duten ezaugarria dute; orain gauden une honetara iritsi gara Nafar izateko eta Nafarroa sentitzeko eta ulertzeko gure Erkidegoaren botere exekutiboan txandakatu diren talde politiko nagusien bestelako era zilegia duen gure gizartearen zati bat nahita baztertua izan delarik.

      Horrela ba, alderdi politikoak, sindikatuak, eragile sozialak, industrialak,ekintzaileak, profesionalak,irakasleak edo ikerleak, batzuk aipatzearren, Nafarroan bizi garen emakume eta gizonoi eragin dizkiguten erabaki nagusiak hartu diren foro eta eszenatoki nagusietatik baztertu dira. Eta, gauza bera gertatu da establishment zuzentzailearen ildo politiko berekoak izan ez diren udalerri eta eskualdeekin.

      Adibideak ugariak,anitzak, eta batez ere lotsagabeak dira. Sindikatu bi berariaz finantzatzen eta laguntzen duten baliabide publikodun enplegu planak, bestelako ordezkari sindikal aberatsa guztiz bazterrean utzirik; eskaintza akademikoa eta finantzaketa mundu akademikoarenak ez diren irizpideen arabera baldintzatuta dituen Unibertsitate Publikoa; jarduteko erreferentea Nafarroaren hizkuntza ofiziala eta propioa den euskara izatearren, Administrazioarekiko lankidetza hitzarmenak baliogabetuta edo gutxietsita ikusi duten erakunde kultural edo akademikoak; are gehiago, enplegu publikorako oposizioak, oinarriak txarto formulatuta daudela jakin arren eta epaimahaien gaitzespena jaso ondoren, beharrizan publikoak eskatzen ez duen kopurua hartu izan du inoiz .

      Ez da berez gertatzen, gure geografiako eskualde zehatz batzuk ahaztuta utzi izana, oraingo egoerak bere industria ehunaren zati handia eta bizilagunentzako enplegu aukerak aurretik eraman dituen arren; eta eragin hauek murrizteko politikarik edo jarduera publikorik martxan jarri gabe geratu dira, udalerriotan garapen egitasmoak burokrazia administratiboaren axolagabekeriaren eta betiko baliabide ekonomiko faltaren mende geratu dira, eta aldi berean ikusten dugu erabilera sozial zalantzagarria duten egitasmoetan baliabide handiak erabiltzen direla eta administrazioaren normaltasunean milioiak bideratzen direla kontratu publikoak egiteko.

      Hauteskundeak hurrean daudelarik, hiritargoari hausnarketa bat proposatu nahi diogu; orain bizi dugun eta gure irizpide politikoa bata zein bestea izanik, denok hartzen gaituen krisi ekonomiko egoera honetan, azken hogeita bost urteotan aplikatu den eta oraindik ere Europan eta XXI. Mendean justifikaziorik ez duen defizit demokratikoa eta egoera honetatik irteteko beharrezko izango ditugun baliabide,aukera,talentu,gaitasun,ahalegin eta eskarmentua alferrik botatzea suposatzen duen bazterketa politika aplikatzeak merezi ote duen ikusteko

      Betikotu ezin den iruzur handia izan da, “ gure errealitate berezitua” izenpean mozorrotuta praktikatu den bazterketa, eta normaltasun demokratikoan Nafarroako gizarteak har ditzakeen erabakiei zaien beldurrak ezin ditu bertutetzat saldu nahi zaizkigun gabeziak ezkutatu, denon txirotzea suposatzen dutelako. Datozen urteotan ez dugu gauza handirik hobetuko, krisiaren kontrako gotorlekuetatik , gure errealitatearen azalpen eskasak eraginda, pertsonak eta gaitasunak baztertzen badira.

      Pentsa ezazu.


     Iñigo Zabalza Landa
     EAJ-PNVren Think Gaur Nafarroa egitasmoan “ Nafarroa-Europa” gaiaren koordinatzailea.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua