“Jakin eta Egin”, hori da gizarte honek behar duena, inoiz baino gehiago, oraingoak moduko krisialdi egoeretan" />

Prentsa Aretoa

2011/04/16

Jose Luis Etxegarai eta Santi Alzuguren dira EAJ-PNVren hautagaiak Lesaka eta Berarako

   “Jakin eta Egin”, hori da gizarte honek behar duena, inoiz baino gehiago, oraingoak moduko krisialdi egoeretan

rss Ezagutzera eman
Jose Luis Etxegarai eta  Santi Alzuguren  dira EAJ-PNVren hautagaiak Lesaka eta Berarako

ARGAZKIA JAITSI

      “Ezarrita dagoen industria mantentzea eta industria txiki eta ertainak ezartzeko lana egitea dira ekimen nagusiak, behar den guztiekin negoziatuta Acelor Mittal enpresak Lurberrondon eta Bertizenean dituen lurzoruei erabilpena emateko, era horretan Lesakako langabezia murrizteko ahalegina eginda”. Udalarentzat zero kostea izango duen Kultur Etxea egitea eta Lesaka-Oiartzun saihesbidea eraikitzea dira EAJ-PNVk Lesakarako aurkeztuko duen hauteskunde egitasmoa, eta Jose Luis Etxegarai lau legegintzaldietako alkate eta legebiltzarkide ohiak defendatzen duena.

Lesakako hautagai zerrenda ikusteko klikatu argazkian


      Santi Altzuguren Berako hautagaiak agerian utzi zuen “dirua kontrol eta gardentasunez administratu behar da, are gehiago krisialdi garai hauetan”. Halaber, Bortzirietako ur hornikuntza arazoak konpontzea eta zerbitzu guztiak bateratzeko mankomunitatea sortzea aipatu du, kostuak murrizteko eta eraginkorrak izateko.

      “Jakin eta Egin”, hori da gizarte honek behar duena, inoiz baino gehiago, oraingoak moduko krisialdi egoeretan, Manu Ayerdik ziurtu du. Diskurtso eta hitz hutsaletatik harago, Nafarroan UPN eta EAEn PSEren gobernuek ekarri dizkiguten argazki eta propagandatik harago, herri honek eskarmentua duten emakume eta gizonak behar ditu, talde lana egiteko gaitasuna izango duten pertsonak, gaituak, beren ahaleginari esker gure gizartearen arazoei konponbidea ematen jakingo dutenak, kaleko jendearen beharrizanei erantzuteko... onena emateko garaia heldu zaigu.

      Politika pertsonen eta gure herriaren zerbitzura jartzeko garaia heldu da. EAJ-PNVrentzat hau ez da ezer berririk; 100 urte daramagu lan horretan eta aurrerantzean ere egiten jarraituko dugu. Konpromisoa, ahalegina eta emandako hitza betetzea dira EAJ-PNVren emakume eta gizonen ezaugarri nagusiak . Guk ez diogu herri honi huts egingo, besteak egiten ari diren moduan. Beste behin ere, onena emango dugu,zorroztasunez, seriotasunez, aitzakiarik gabe eta marketing-a erabili gabe. EAJ-PNV osatzen dugun emakume eta gizonek arima jarriko dugu herri honek etorkizuna izan dezan.

      Herri egitasmo batek bere erroak tokian tokiko ekimenean izan behar ditu, Bera edo Lesaka moduko herrietan. Herri eta hirietan sentituko dugu gure Alderdiaren hurbiltasuna,lankidetza eta lidergoa. Gure ideiak eta gure egitasmoak defendatuta, egiten dakigula erakutsi dugun moduan: argitasunez, irmotasunez eta energiaz, eta era berean negoziatzeko eta hitzaren bidez konbentzitzeko dugun buru argitasuna eta apaltasunarekin.

      Onena emateko garaia heldu da, eta EAJ-PNVren emakume eta gizonek dena emango dugu... pertsonak ditugulako, proiektua dugulako eta alderdia dugulako...

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua