Prentsa Aretoa
2011/04/19
Altsasuko Nafarroa Bairen aurkezpena
"Herriaren alde eta herrirako lan egiteko lan taldea da. Herritar guztien bizitza kalitatea beren laguntasunarekin eta beste talde politiko batzuen lankidetzarekin hobetzea”, Asun Fernández de Garaialde
Fernández de Garaialdek azpimarratu du herriak eta Sakana osoak pairatzen duen egoera sozio-ekonomiko latza, langabezi tasa % 22an dagoelarik. “ Nafarroako Gobernuaren arretarik ezaren eraginez da, horrela jardun duelako 2004 urtetik aurrera”. Halaber, toki erakundeek, gizarte eragileek eta Exekutiboaren arteko batzordea eratzearen aldeko apustua azpimarratu du eskualde osoa biziberritzeko xedez. “ Alderdikeriak baztertuta, lankidetzarako deia da” azaldu du.
Unai Uhalde oraingo alkateak eta zerrendako bigarrenak azpimarratu duenez Nafarroa Bairen aldetik “ gure herriaren ezaugarri diren aniztasun politikoa eta pertsonak aktibotzat jo behar dira”. Gaineratu duenez , egoera ekonomikoa latza den arren, legegintzaldi honetan inbertsio garrantzitsuak lortu dira Musika Eskola eta Zelandi kiroldegia eraikitzea ahalbidetu dutenak.
ZERRENDA honakoek osatzen dute : Asun Fernández de Garaialde, Unai Hualde, José Ángel Agirrebengoa, Santi Luceño, Iñaki Miguel Martiarena, Cristóbal Lanz, Amaia Oiarbide, Visi Grados, Pedro Jiménez, Mª Carmen Otaegi, Anjel Mari López Larraza, Peio Iglesias eta Mª Carmen Viana. Ordezkoak dira Fermín Zabala, José Ramón Mintegi eta Celia Bergara.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























