María Solana eta Aitor Lakasta Iruñako udalerako Nafarroa Bai 2011ko hautagaiek Yolanda Barcinaren gobernuan Iruñan euskarak duen egoera aztertu dute eta alternatibak eskaintzen dituzte." />

Prentsa Aretoa

2011/04/22

Guztion euskara irabazteko

  María Solana eta Aitor Lakasta Iruñako udalerako Nafarroa Bai 2011ko hautagaiek Yolanda Barcinaren gobernuan Iruñan euskarak duen egoera aztertu dute eta alternatibak eskaintzen dituzte.

rss Ezagutzera eman
Guztion euskara irabazteko

ARGAZKIA JAITSI

      Astelehenean bertan, Yolanda Barcina, Canal 6ko Navarra Pregunta saioan hogei hiritarrek egindako galderak erantzun zituen. Abortuaren, ezkerra eta eskuinaren arteko banaketaren eta Iruñako Udaleko gizarte zerbitzuen narriaduraren inguruko galderak erantzun ostean, musika ikasle gazte batek autonomia erkidego elebidunek beren hizkuntza koofizialekiko duten konpromiso pertsonala azaldu zuten. Guztiek hitz egiten dituzte beren herrialdeetako hizkuntza koofizial guztiak, Patxi Lopez izan ezik, eta honi aitortu behar zaio legegintzaldian euskara ikasteko hartu duen konpromisoa ( horretan jartzen duen ekimena bestelako gaia da). Sarrera hau egin ostean, hiritar gazteak hautagaiari galdetu zion Gobernuko presidentziara iristekotan euskara ikasteko derrigorra izango ote zuen. Alkatesak galderaren gainetik egin zuen bere amak “ euskara hitz egiten duela” eta maite duen hizkuntza dela esanez.


Irakurtzen jarraitzeko hemen klikatu

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!