Prentsa Aretoa
2011/04/25
Nafarroa Bai 2011, aldaketarako benetako abiapuntua
Manu Ayerdi, Napar Buru Batzarreko kidea eta Nafarroa Bai koalizioaren aldetik foru legebiltzarkide izateko hautagaia.
Azken urte hauetan eta gaur egunean ere, egindako inkestek erakusten dute nafar hiritarren gehiengo batek aldaketa nahi duela. 2007 urtean aukera bat eman zen, baina luze azaldu diren arrazoiengatik ez zuen aurrera egin.
Aste batzuen buruan bigarren aukera bat izango dugu. Gainera, eszenatoki politikoa oso nahastuta dago, ziurgabetasunak daude esparru guztietan, hau da, UPN eta PPN alderdien banaketa, PSOEren ahulezia eta Nafarroa Bai 2011, Bildu eta Izquierda-Ezkerra taldeen aurkezpena.
Dena dela, mugimenduak izan diren arren, aldaketa gertagarria da oraindik eta konbentzituta nago Nafarroa Bai 2011 koalizioa ezinbesteko eragilea izango dela, aldaketa horretarako funtsezko abiapuntua. Hauek dira hori pentsatzeko arrazoi nagusiak:
1. Koalizio anitza osatzen dugu eta horrek balore handia ematen digu. Independenteak, Aralar taldeko pertsonak eta EAJ-PNVko kideak gara, hitz egiten dugu, eztabaidatzen dugu, elkarri entzuten diogu eta akordioetara iristeko gai gara. Talde berekoak izateak proposamenak aberastea ahalbidetzen digu, pertsona ezberdinei entzutean denak berdin antzekoak izanda sortuko liratekeen argudioak,ideiak eta ikuspuntuak sortzen direlako. Zentzu honetan gara nafar gizartearen beraren isla gara, gizarte konplexua, oso pertsona ezberdinek osatua eta konplexutasun hori ere bada baikorra eta aberasgarria.
Irakurtzen jarraitzeko, hemen klikatu
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























