Euzko Alderdi jeltzaleak ETAk enpresariei zuzendutako estortsioaren amaiera iragartzeko argitaratu duen mezuaren inguruan esan duenez “ beharrezko dugun zuhurtziatik esan behar dugu albiste ona dela, enpresariek ere kalifikatu duten moduan”" />

Prentsa Aretoa

2011/04/30

"Hobe litzateke ETAk bere jardueraren etena zatika iragartzeari utziko balio eta amaiera atzeraezin eta behin betikoa iragarriko balu”

   Euzko Alderdi jeltzaleak ETAk enpresariei zuzendutako estortsioaren amaiera iragartzeko argitaratu duen mezuaren inguruan esan duenez “ beharrezko dugun zuhurtziatik esan behar dugu albiste ona dela, enpresariek ere kalifikatu duten moduan”

rss Ezagutzera eman

     “Laster aldi berriaren aurrean egongo garelako itxaropena hauspotzen duen albistea da, aldi horretara zatika heltzera ohitu behar omen dugun arren” azpimarratu du alderdi abertzaleak.

     EAJ-PNVren esanetan “ongi etorriak izan daitezela norabide horretan emandako urrats guztiak. Baina denontzako are hobea litzateke- ezker abertzalearentzat ere- ETAk bere jardueraren amaiera zatika iragartzeari uztea eta behin betiko amaiera atzeraezina iragartzea .

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!