Prentsa Aretoa
2011/05/07
Den-denak sartuko garen eta bazterketarik izango ez den Nafarroaren alde.
Zorionak! Maiatzaren 22an ez dugu lehen edo bigarren mailako hiritarrik izango. Nahi duten guztiek beren gogokoa aukeratzea izango dute. Horrek esan nahi du maiatzaren 22aren ostean erakundeetako ordezkaritza izango dela nafar gizarteak berak nahi duenaren isla
Berdintasun juridikoaz gain, derrigorrez egin behar dugu egiazko berdintasunerako bidea, bazterketarik gabe, buruak eta bihotzak aldatzea, denak egongo garen eta guztiok kontatuko dugun Nafarroarako bidean. Denak egotetik, denekin kontatzera:
1. UGT eta CCOO , baina ETA eta LAB ere izango diren eredua.
2. Beste aukerez gain, ETB ere ikusteko.
3. Irrati guztiak – euskal irratiak ere- legalizatuta egoteko.
4. Euskara denok babestua eta zaindua izan dadin, eta hala nahi duten hiritarrek izan dezaten euskaraz eta euskara ikasteko aukera. Horretarako konponbideak jar daitezen.
5. Aragoi eta Errioxako auzokideekiko harremanak zain ditzagun, baina, aldi berean, EAEri begiratzean ez dadin guretzat arazoa izan, baizik eta arlo ekonomikoan elkarren onerako ekimenak garatzeko aukera zoragarria ikus dezagun,beti Europari eta munduari begira.
6. Nafarroaren etorkizuna planteatzeko orduan, gobernuan dagoena bata zein bestea izanik, garrantzizko indar politiko guztiekin kontatu dezagun. UPN bai, baina baita Nafarroa Bai ere.
7. Gure nortasun esanguratsuenen etorkizuna aztertzeko orduan, adibidez Nafarroako Kutxaz ari garenean ez diezaiegun betorik jarri kide estrategiko izan daitezkeenei, EAEkoak direlako aitzakiapean.
8. Aukera abertzale eta ez abertzaleen arteko akordioak arraro egingo ez diren Nafarroa.
9. Esparru itxirik eta bezero sarerik izango ez den herria.
10. Irizpide politiko ezberdinetako hiritarrak adiskide izateko aukera izan dezagun, elkarrizketak, zaletasunak eta pasioak normaltasunean partekatzeko.
11. Baina, batez ere, ez gaitezen ahaztu krisialdi ekonomikoaren eraginez edo eskola porrotagatik langabezian dauden eta zailtasun latzak bizi dituzten pertsonetaz, haiek ere prest baitaude hobetzeko eta beren egoeratik irteteko.
Eta, bide horretan, autogobernuaren garapen gorena ( eskumen berriak: berrikuntza, espetxeak , trafikoa) eta erabakitzeko eskubidea. Autogobernu handiagoak nafar guztiontzako ongizate maila handiagoa dakarrelako.
Azken finean, Nafarroa anitza eta konplexua da, eta hori da bere indarra. Ez dezagun gehiago mehatxutzat jo. Hori da Nafarroa Bairen uste nagusia, landuko dugun bazterketarik gabeko eredua. Guztion Nafarroa. Denona den Nafarroa.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























