Manu Ayerdi Nafarroa Bai koalizioko hautagaiak adierazi duenez "ez gara UPNren modura gelakide txarrenekin konparatuko, gure eredua Alemania, Danimarka eta Finlandiakoa da eta horiekin alderatu nahi dugu"" />

Prentsa Aretoa

2011/05/12

"Enplegua izango da gure lana gidatuko duen oinarri nagusia, kalitatean zein egonkortasunean" Manu Ayerdi

   Manu Ayerdi Nafarroa Bai koalizioko hautagaiak adierazi duenez "ez gara UPNren modura gelakide txarrenekin konparatuko, gure eredua Alemania, Danimarka eta Finlandiakoa da eta horiekin alderatu nahi dugu"

rss Ezagutzera eman

      Halaber, Ayerdik "gizarte kohesioa mantentzeko eta handitzeko" duen kezka adierazi du, aukera berdintasuna bermatuta, oraingo desorekak murriztuta eta gizarte, hizkuntza eta sindikatu alorreko "eta oraindik ere Nafarroan dauden beztelako bazterketak murriztuta".

      “Guztion Nafarroa Irabazteko” esan du Manu Ayerdik, eta horretarako “zentzudunena da gizarte kohesioaren alde lan egitea. Gizarte elkartuak hobeto funtzionatuko baitu arlo ekonomikoan”. Gaineratu duenez, horretarako, ongizaterako sistema “ sendo eta finkoa” ezarri behar da eta "gehien dutenek gutxien dutenekiko solidariotasunaren” aldeko apustua adierazi du".

      “Estura, eraginkortasuna, gardentasuna, lankidetza , akordioa eta, batez ere, pertsonak” baieztatu du Ayerdik “horiek dira Nafarroa Baik defendatzen dituen baloreak”.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua