Prentsa Aretoa

2011/05/18

"Ezin dugu ideia on bakarra galtzen utzi", Manu Ayerdi

    Langabezi egoera latz honen aurrean, Ayerdi, Nafarroa Bai 2011 koalizioak foru legebiltzarkide izateko proposatzen duen hautagaiak Etxarri-Aranatzen emandako hitzaldian baieztatu duenez Nafarroako eskualde guztiek izan beharko dute Enpresa Txiki eta Ertainei eta ekintzaileei aholkua eta laguntasuna emateko zerbitzua

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

      “Enpresek , aholkularitza, finantzaketa eta zerga sistema egokiaz gain beharrezko dute gizartean aintzat hartuak izatea” baieztatu du Manu Ayerdik. “Epe luzera inbertituko duen, B+G+iren aldeko apustua egingo duen eta epe luzerako lanpostuak sortzeko konpromisoa hartuko duen enpresariak Nafarroa Bai 2011ren babes osoa izango du, Nafarroako eskualde guztietan kalitatezko lana sortu nahi dugulako, bazterketarik gabe”.

      Maider Goñi Etxarri-Aranatzeko alkatesak azpimarratu du “emandako hitza” betetzeak duen garrantzia eta udalen egitekoa dela “hiritarrei kudeaketa eta zerbitzua ahalbidetzea eta erraztea”. Halaber, Etxarri-Aranatzeko hiritarrei, hurrengo 4 urteotan gobernatzen jarraitzeko konfiantza eskatu die. 

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua