Prentsa Aretoa

2011/11/05

Uxue Barkos: “harro egoteko modukoa izan da Kongresuan Nafarroa Bairen hautesleak ordezkatzea, eta Geroa Bairekin ere hala egitea espero dut”

Uxue Barkos, Geroa Bai koalizioak Kongresura aurkezten duen hautagaiak gaur goizean eskaini du prentsa aurrekoa “toki sinbolikoa” den Foruen monumentuaren ondoan; bere esanetan “garrantzia hartuko dute hurrengo legegintzaldian, ezinbestekoa izango baita gure eskubide historikoak defendatzea, krisialdia birzentralizatzeari ekiteko aitzakiatzat hartzen den une honetan”

rss Ezagutzera eman
Uxue Barkos: “harro egoteko modukoa izan da Kongresuan Nafarroa Bairen hautesleak ordezkatzea, eta  Geroa Bairekin ere hala egitea espero dut”

ARGAZKIA JAITSI

   Uxue Barkosek gogoratu duenez “legegintzaldi honen amaiera bizi izan dugu, Nafar Ogasunaren eskubideak mugatzen dituen legeri berriarekin, bere zorpetzeko gaitasuna mugatzen du eta UPN, PSOE eta PP alderdien botoekin  baino ez zen onartua izan”.  

   Lider politiko baloratuenen artean kokatu duen CIS inkestaren inguruan galdetu diotenean, Uxue Barkosek onartu du beretzat “harro egotekoa izan dela” Nafarroa Bairen hautesleak Kongresuan ordezkatu izana, eta Geroa Bairekin ere hala izatea espero duela. Halaber “harrigarri” jo ditu  inkesta honek PSOEri Nafarroan, EAEn eta Catalunyan eskaintzen dizkioten emaitzak. Barkosek esan duenez inkesta hauek Nafarroan aurrekoetan ere “huts egin izan dute”.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua