Prentsa Aretoa

2011/11/05

Bixente Serrano Izko: “Nafarroa ez da irudi mugiezina”

“Gizarte bizia osatzen dugu eta beraz, nafar emakume eta gizonok izango gara gure etorkizuna erabakiko dugunak” adierazi du gaur Baztanen Bixente Serrano Izko, Geroa Bai koalizioak Kongresurako aurkezten duen zerrendako bigarrenak. Bixentek berak gaineratu duenez “Nafarroa ezin da hiritarrei inposatutako egitasmo politikoa izan, askatasunez adierazitako borondatearen emaitza baino”.

rss Ezagutzera eman
Bixente Serrano Izko: “Nafarroa ez da irudi mugiezina”

ARGAZKIA JAITSI

    Zentzu honetan, Virginia Alemán Baztango alkate ohiak baieztatu duenez “Geroa Bairen diskurtso integratzaile eta ez baztertzailea da Nafarroaren aniztasunaren aitortza bermatuko duen bakarra”.

    Maria Solana bere aldetik, bere diskurtsoa alderdi ekonomikoetan oinarritu du. Bere hitzetan “Geroa Baik zerga politiken erabilpen eraginkorra sustatuko du. Zerga sistema Ongizatearen zerbitzura dagoen tresnatzat hartuko da eta inoiz baino gehiago zerga iruzurraren eta insolidariotasun sozialaren kontrako konpromisoa hartuta. Orain da kapital errentei ahalegin handia eskatzeko unea”.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua