Prentsa Aretoa
2011/11/09
María Solana: “Gu gara Nafarroan egina eta Nafarroarentzako egitasmoa dugun bakarrak”
“Guk bai nahi dugu Madrilen egon, erakundeetan parte hartu; guk bai sinesten dugu bertan egon behar dugula eta Madrilen Nafarroari eragiten dion guztiaz galdetzeko, guztia kontrolatzeko eta fiskalizatzeko ahotsa izan behar dugula” baieztatu du Maria Solana Geroa Baik Kongresurako aurkezten duen hirugarrenak gaur arratsaldean Berriozarren eman den mitinean
Ekitaldi berean izan da Gerardo Goñi Senaturako hautagaitzako kidea. Goñik krisia izan du hizpide “Nafarroara bortizki iristen ari da, EREak ikusi ditugu Comansa, KYB eta abarretan... horregatik hain zuzen hitz egin behar dugu prestatuta ditugun programez, proposamenak izan behar dira. Gainerakoek hitz orokorrak botatzen dituzte edo independentzia lortzea besterik ez dute aipatzen. Nafar emakume eta gizonok erantzunak behar ditugu, egunero ditugun arazoetarako konponbideak”. Zentzu honetan, Gerardo Goñik erregionalista eta sozialistak kritikatu ditu “egingo zutela esan zituzten gauzetatik ez dute bat ere bete, Caja Navarra-n bezala”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























