Prentsa Aretoa

2011/11/09

Uxue Barkos: “Etxebizitza oraindik da arlo politikoko lehentasuna”

Geroa Baik gaur goizean aurkeztu ditu etxebizitza arloan dituen proposamenak. Hasierako neurri gisa eta premia osoz planteatzen da ordainketa bat ematea “zailtasunak dituzten pertsonei zama handia kentzeko helburuarekin”, azaldu du Uxue Barkos Geroa Bai koalizioko hautagaiak

rss Ezagutzera eman
Uxue Barkos: “Etxebizitza oraindik da arlo politikoko lehentasuna”

ARGAZKIA JAITSI

    Bigarren tokian, etxebizitzen parkea “ birdimentsionatzea“ legoke “eraikuntza berriaren aurrean, birgaikuntza sustatuta”. “Espainiar estatuan azken urteotan Erresuma Batua, Frantzia, Italia eta Alemania batuta baino gehiago eraiki da” gogoratu du Barkosek. Hirugarren tokian, erosteko kulturatik alokatzeko kulturara igarotzea. Estatuan alokatuta bizi diren pertsonak % 13 dira europar bataz besteko %42aren aurrean. “Nafarroaren kasuan, are handiagoa da ezberdintasun hau” azpimarratu du Uxue Barkosek. Helburu hau lortzeko, Geroa Baik alokatzeagatik ordaintzen den BEZ-a bizitokia erosteko BEZarekin berdintzea proposatzen du, etxebizitza hutsak alokatzeko jartzea  eta orain ordaintzen dena bizitokiaren prezio errealarekin parekatzea; eta gazteei laguntzea alokatzeko aukera izan dezaten.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua