Prentsa Aretoa

2011/11/10

Gerardo Goñi: “Gu gara Nafarroarentzako alternatiba garela seriotan hartu dugun bakarrak”

Gerardo Goñi Geroa Bai koalizioak Senaturako aurkezten duen bigarrenak gaur arratsaldean Lesakan azaldu duenez “beste alderdiek ez dute espresuki Nafarroarako programarik prestatu. UPN-PP eta PSOEk nafarrak generikotzat jotzen gaituzte. Eta beste alternatiba denak, Ezker Abertzaleak egitasmorik ere ez du egin, independentzia baino ez zaie ardura; gobernatzen duten tokian ikusten dugu horren ondorioa, gelditzea, erabakirik ez hartzea, ez ulertzea, konponbiderik ez ematea”.

rss Ezagutzera eman

“UPN-PSNko gobernuak murrizketak onartu eta beren soldatak igotzen dituzte, biztanleriari egunez egunekoa bizitzea kostatzen zaion egoeran”, Gerardo Goñi

     María Solana, Kongresurako hautagaiak Geroa Bai koalizioaren inguruan esan duenez “Nafarroa Bairen jarraitzailea da bere asmo, gogo eta desiotan”. “Gauza bera dira funtsean” azaldu du.

    Solanak koalizioaren egitasmoa defendatu du “seriotasuna dago, zorroztasuna dago eta egitasmoa dago”. “Geroa Bai gizarte honekiko seriotasun eta konpromiso egitasmoa da” baieztatu du.

    Bixente Serrano Izkok Geroa Bairen inguruan esan duenez “denok hartzen gaituen Nafarroaren ikuspegia da”. “Nafarroa ez da sinestarazi nahi diguten esparru egonkor eta ukiezina. Hiritarrek osatzen dute, gizarte bizi eta anitza da, pertsona ezberdin eta zehatzek osatzen dutena”. Gaineratu duenez “etorkizun ezberdin eta integratzailea nahi dugu, denon artean egiteko eta eraikitzeko ilusioarekin”.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua