Prentsa Aretoa
2011/11/11
Bixente Serrano Izko: “bipartidismoak ez ditu arazoak konponduko”
“Alderdi handiek, Madriletik zuzentzen duten beren ikuspegi horrekin, ez dituzte gure arazoak konponduko. Ez dute gure errealitatea islatuko. Horren erakuslerik handiena dugu oraingo krisi ekonomikoan”, baieztatu du Geroa Baiko hautagaiak Sartagudan ospatu den ekitaldian.
Horren aurrean, zera baieztatu du Bixente Serrano Izkok “ alderdi txikiak, Geroa Bai modukoak dira sentsibilitate berriak adierazten dituztenak, eskari berriak; eta hiritarrok ditugun arazoetarako ikusmolde eta konponbide berriak aurkezten dituzte, pertsonengandik hurbilagoak eta askoz ere eraginkorragoak” .
Zentzu honetan “ Uxue Barkos azken 8 urteotan egon izana zerbait historikoa izan da. Erakutsi egin du boto guztiak direla onak eta baliotsuak” , aldarrikatu du Geroa Bai koalizioak Kongresura daraman bigarren hautagaiak.
“Merezi du Nafarroa anitz honen ahotsa Kongresura eramateko ahalegina egiteak , Bixente Serrano Izko
Gai honen inguruan jardun du hain zuzen Jokin Castiella, Kongresurako hautagaiak berak. Bere hitzetan “ Madrilera joan behar da lanaz hitz egitera, pentsioez, lurraldetasunaz, nafar emakume eta gizonon ongizatea eta eskubideak defendatzeko, eta lan horrek eguneroko ahalegina eskatzen digu” .
Ana Vilches, Geroa Baik Senaturako aurkezten duen hautagaiak azaldu duenez “ prozesuan ari gara Nafarroan aldaketa lor dezagun. Ereiteko denbora da, ez uzta batzeko” .
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























