Prentsa Aretoa
2011/11/14
Laura Álvarez de Eulate: “Boto bakoitza behar dugu, boto bakan bakoitzak balio du UPNri hirugarren eserleku hori gurea dela esateko”
Laura Álvarez de Eulate, Geroa Bai koalizioak Senaturako aurkezten duen zerrenda buruak gaurkoan ireki du kanpainako mitin nagusia, gainezka egon den Baluarteko aretoan. Álvarez de Eulatek baieztatu duenez “hantxe bertan egon nahi dugu, Madrilen, krisialdi ekonomikoak kaltetutakoak defendatzeko eta gure eskubide historikoak defendatzeko, horiek ez baitira inongo pribilejiorik”.
Senaturako hautagaiak hitz batzuk zuzendu dizkio Barcina presidenteari. Galdetu nahi izan dio “zer esanahi ote duen bere eta gobernuko goi karguen soldata igotzeko onartu duen ardura-osagarri horrek”, “esan nahi ote du diru hori kobratzen duenak bere jardueraren ondorioen erantzulea izango dela eta bere ondasunak jarriko dituela? Ala esan nahi ote du halakorik jasotzen ez duena ez dela erantzulea?”.
Bixente Serrano Izko eta María Solana hautagaiek berretsi dutenez “ Gure hitza eman dugu eta nafar gizartearekiko konpromisoa hartu dute zorroztasun eta arduraz lan egiteko, eta batez ere agintzen dugun guztia betetzeko. Horregatik, guk ezin dugu paradisurik agindu, independentzia ezin dugu egun batetik bestera ekarri; baina koherentzia ,lan eta solidariotasuna agintzen dugu, eta hori bat beteko dugula” .
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























