Prentsa Aretoa

2011/11/16

Geroa Baik hezkuntzan inbertsioa eta aukera berdintasuna defendatzen du

Geroa Baik gaurkoan defendatu du hezkuntza arloko inbertsioa eta Nafarroako Unibertsitate Publikoarekiko aukera berdintasuna. Era berean defendatu du “errentagarritasun ekonomikoa gizarte eredu bakartzat ez jotzea” eta “gizarteari itzultzen zaiona eta kontribuzio sozio-ekonomikoa kontuan hartzea” eskatu du

rss Ezagutzera eman
Geroa Baik hezkuntzan inbertsioa eta aukera berdintasuna defendatzen du

ARGAZKIA JAITSI

   “Hau ez da euro soiletan neurtu behar” esan du Pedro Aierdi  Kongresurako hautagai eta  UPNVko Irakasleak unibertsitate kanpusean ospatu izan den ekitaldian. Berarekin izan dira Maria Solana, Ana Vilches eta Gerardo Goñi hautagaiak.

   Aierdik azpimarratu duenez  Geroa Bairentzat  hiru dira ongizatearen  zutabeak eta mantendu behar direnak “osasun arloko aukera berdintasuna, egoera txarrenean daudenentzako gizarte babesa eta hezkuntza arloko aukera berdintasuna”.

   Bere ustetan, hezkuntzan inbertitzea da jakintzaren ekonomian inbertitzea, giza kapital kualifikatu eta profesionaldua sortzen duelako, eta balorea,aberastasuna eta garapen ekonomikoa informazio transferentzia bidez sortzen duen ikerkuntza eta berrikuntzan.

   Baieztatu duenez hezkuntzan inbertitzea da gizarte ongizatean, kohesioan eta gizarteratzean inbertitzea “hezkuntza baita pribilegiatu ez  direnek gora egiteko eskailerarik onena”.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua