Prentsa Aretoa
2011/11/17
Gerardo Goñi: “Datozkigunak moduko une latzetan, ahaleginak batu eta egunero lan egin behar da”
Geroa Bai koalizioak Senaturako aurkezten duen bigarren hautagaiak adierazi duenez “hau EZ da fronte eta gizarte-apurketarako garaia, egunak dakartzan arazoetaz arduratzeko unea da; lanaz, enpresaz, jendearen arazoei erantzuna emateaz arduratzekoa”
Gerardo Goñik azaldu duenez “independentzia helduko da, abertzaleak garen aldetik guk ere nahi dugu, baina berez ez ditu krisi ekonomiko sakon honen arazoak konponduko”. Zentzu honetan, Geroa Baiko hautagaiak azaldu duenez “frentismoak ez du konponbiderik ekartzen. Ez du ezertara eramaten, bakarrik frustraziora eta etsipenera, emaitzarik ez jasotzera, aurreratzerik ez izatera”. “Nafarroan- baieztatu du-planteatu beharra dugu zer egin dezakegun eta nola egin dezakegun”.
“Boto erabilgarria da Geroa Bairi emaniko botoa. Aukera bakarra da nafar gisa entzun diezaguten” Ana Vilches, Senaturako hautagaia
Bixente Serrano Izko Kongresurako hautagaiak adierazi duenez “denentzako albiste ona izan da urriaren 20an ETAk armak behin betiko uzten dituela iragarri izana”. Dena dela “oraindik irauten dute politika egiteko molde zaharrek , eta berriak garatu behar dira, hori da Geroa Bai”.
Irurtzunen ospatutako ekitaldian hitz egin du Maria Solanak. Bere hitzetan “Geroa Bai koalizioan lan egiteko prest gaude, ez dakigu bestela egiten”. Gaineratu duenez “Ezberdintzen gaituena da ez diogula inori ezer zor, ez dugu inorekin kontsultatu behar, guk geuk erabakitzen dugu Nafarroatik bertatik eta nafar guztion alde”.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























