Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2018/04/11

EAJ-PNV gizartea animatzen du larunbateko manifestapenean parte hartzera Iruñan, “Altsasu kasuan” justizia eskatuz

EAJ-PNVk espetxeratutako gazteen alde familiak, “Altsasu Gurasoak” deitutako larunbata honetako manifestapena babestu eta sostengatzen du, “proportzionaltasunik gabe ez bait dago justiziarik”.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNV gizartea animatzen du larunbateko manifestapenean parte hartzera  Iruñan, “Altsasu kasuan” justizia eskatuz

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNV gizartea animatzen du larunbata honetan Iruñan “Altsasu kasua” deitutako aferaren inguruan ospatuko den manifestapenean parte hartzera, “garrantzitsua” iruditzen bait zaio “estatu demokratiko batean eraendu behar duten” oinarrizko printzipio batzuk bermatzen dituen justizia bat defendatzea, zigor penalen eta berme prozesalen “proportzionaltasuna” bezala.

Unai Hualde, EAJ-PNVko Napar Buru Batzarreko Presidenteak, argi dauka “Altsasun gertatutakoa ez dela terrorismoa, eta horrela ba, ikerketa eta epaiketa eskumen nafar arruntari zegokiola, Nafarroako Auzitegi Probintzialak berak ondorioztatu zuen moduan. Altsasun, 2016 urtean izandako beste 9000 kasutan bezala, oso lausoa den artikulu bat erabiltzen ari da, Kode Penaleko 573 artikulua hain zuzen, Europako eraso yihadisten berotasunaren inguruan urte bat lehenago idatzitako artikulua, eta hori benetako astakeria da edozein ikuspuntutik begiratuta”.

Zentzu berean,  auzipetuak behin behineko espetxean jarraitzea salatzen du 500 egun eta gero, auzia ospatu gabe egonda.

Guzti hori dela eta, EAJ-PNVtik gizartea kalera ateratzera animatzen dute larunbata honetan Iruñan, auzipetuentzako “justizia, proportzionaltasuna eta berme prozesalak” eskatzera.

Next Euskadi
Aberri Eguna 2018
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua