Prentsa Aretoa
2020/09/11
Unai Hualde: “EAJ-PNVren aldetik, sakontasun osoz sentitzen gara Geroa eta sakontasun berberarekin Bai”
Nafarroako EAJ-PNVren presidente Unai Hualdek baieztatu du `Geroa´ izena erabiltzea ondoren Geroa Bairen barruan integratuko zen alderdi politiko berri bat sortzeko, “ez da modurik egokiena koalizioa indartzen laguntzera begira”.
Hala mintzatu da Unai Hualde Onda Vascan egin dioten elkarrizketan, eta koalizioa osatzen duten hainbat independenteren erabakiarekin bat egin du alderdi politiko berriari “Geroa” izena emateko erabakia “hobeto pentsa dezatela” eskatzeko.
“Publikoki esan genuen Nafarroako EAJ-PNVren aldetik Uxue Barkosek eta koalizioko kide batzuek alderdi bat eratzeko abian jarri duten prozesu honi errespetu handiz begiratzen geniola, baina beti Geroa Bai koalizioa indartzen laguntzekotan” , baieztatu du Nafarroako jeltzaleen buruak.
Hualdek bere konpromisoa erakutsi du koalizioarekin, eta baieztatu duenez “EAJ-PNVren aldetik, sakontasun osoz sentitzen gara Geroa eta sakontasun berberarekin Bai”.
Foru Parlamentuko presidenteak Foru Erkidegoaren egoera politikoaz hitz egin du zera esateko: “akordio giroa orokortu da Nafarroako alderdien artean egoera honi eusteko neurriak hartzeko orduan, une oro Parlamentuko jarduera eta Gobernuko jarduera bermatu ahal izan ahal dugu, eta uste dut orokorrean Parlamentuko taldeak jabetu direla egoeraren larritasunaz, eta ,oro har, akordioa izan da nagusi neurriak hartzeko orduan”.
Nafarroako Gobernuaren gaurkotasunari dagokionez, PSN, Geroa Bai eta Podemos Gobernuko kideak diren aldetik, Unai Hualdek ondorengoa nabarmendu du: “aurreko legealdian garrantzi handia eman genien parlamentuko koordinazio organoei, eta PSNk argi izan behar du hiru alderdiren arteko koalizio gobernuaren buru izateak, hiru horiez gain beste laugarren batekin akordioa dagoela gogoan, berarekin dakarrela egituraketa horri eta organo horiei garrantzia ematea. PSNk erantzukizun handia dauka hori dena zaintzeko .
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























