Next Euskadi

Prentsa Aretoa

2022/07/07

EAJ-PNVren “2022ko Zapia” Arantzazu Ametzaga Iribarren euskal kulturaren erreferentearentzat

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarrak ´San Fermin eguneko zapia´ emateko urtero egin ohi duen ekitaldia egin du gaur, uztailak 7, Iruñeko Zapateria kaleko egoitzan. Aurtengoa topaketa berezia izan da EAJren alderdikideentzat, Covid-19aren pandemiaren ondorioz azken bi edizioak bertan behera geratu ondoren.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVren “2022ko Zapia” Arantzazu Ametzaga Iribarren euskal kulturaren erreferentearentzat

ARGAZKIA JAITSI

NBBk euskal kulturaren alde `orotariko jarduna´ garatu duen emakume  baten ibilbidea eta lana aitortu nahi izan du gaur, Arantzazu Ametzaga Iribarrenena. Ekitaldian izan dira Unai Hualde NBBren presidentea, Iruñeko Uri Buru Batzarraren presidente Kristian Cervilla, EAJ-PNVren EBBren Presidente Andoni Ortuzar, Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Kontseilari Mikel Irujo eta Geroa Baiko foru parlamentari María Solana  eta Blanca Regúlez, gainerako kargu eta burukideekin batera. Aurten Baionako Uri Buru Batzarreko kideak ere izan dira bertan , hauen artean Clotilde Bordenave UBBren lehendakaria eta Ipar Buru Batzarraren lehendakari Peio Etxeleku.

NBBren presidente Unai Hualdek azpimarratu du 2022ko zapia dela aurten “alderdikide konprometitu,ekintzaile, abertzale eta erbestealdiaren alabarentzat, Arantzazu Ametzaga Iribarrenentzat. Luxuzko idazlea dugu Arantzazu, herriarekiko maitasunez beteta idatzi duen literaturarekin, nondik gatozen, erbesteratzearen trantze gogorra eta distantzia geografikoa gorabehera zure lurra nola maitatu gogorarazten diguna”.

Gogora ekarri duenez Arantzazuk “beti aitortu du Amerika maite duela. Negarrez joan zen Uruguaitik eta Negarrez irten zen ondoren Caracasetik, atzean utzi behar zuena maite zuelako. Erbestea gogorra da eta herrimina da. Zorionekoak gu aspaldi honetan gure artean ditugulako, Iruñean, bera eta bere familiako kideak. Luxua da gure artean izatea, Arantzazu, munduaz  eta erbesteaz duzun ikuskerarekin, nor garen eta nondik gatozen gogoratzeko. Idatzi dituzu artikuluak eta liburuak inspirazio iturri dira EAJ-PNVrentzat. Zure hemeroteka eta Irujo Etxea Elkartearentzat eta Sabino Arana Fundazioarentzat egin duzun lana harribitxiak baino aberasgarriagoak dira. Gerraosteko emakumeen bizimodua eta euskal herriak urrunetik eginiko lan handia azaldu dizkiguzu  zure idazkietan”.

Napar Buru Batzarraren presidenteak baieztatu duenez  “Arantzazuk beti eskaintzen digu bere alaitasuna eta gure kulturarekiko sentitzen duen pasioa, beti eskertzen diogun zerbait. Gogoberotasuna erakusten du egiten duen guztian, eta hori agerian dago beti. Zalantzarik gabe, erabat merezitakoa du aintzatespena gure historiaren eta legatuaren parte bat berreskuratu duen idazlea den aldetik”.

Kristian Cervilla Iruñeko Uri Buru Batzarraren Presidenteak aitortu du Arantzazuk “lan nekaezina” egin duela euskararen alde, eta “erbestetik eginiko ahalegina” nabarmendu du “baldintza eskasetan ere euskal kultura transmititzeko lana egin duelako”.

Amaitzeko, Cervillak goraipatu du Arantzazuk idazle gisa egin duen lana eta “diasporan gure herriaren arimaren garra bizirik mantentzeko” egin duen lan eskerga ekarri du gogora.

Next Euskadi
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua