Prentsa Aretoa
2025/11/03
José Ángel Agirrebengoa Imaz zendu da, Napar Buru Batzarraren presidente ohia, gaixotasun luze baten ondorioz
Nafarroako EAJ-PNVk doluminez esan dio agur Jóse Ángel Agirrebengoari, 2004 eta 2012 urte bitartean Napar Buru Batzarraren presidentea izan zenari, atzo bertan zendu baitzen gaixotasun luze baten ondorioz
José Ángel Agirrebengoa Imaz, 2004 eta 2012 urte bitartean Napar Buru Batzarraren presidente izandakoa eta, ondorioz, denbora tarte berean Euzkadi Buru Batzarrean burukide izan zena, atzo bertan zendu zen luzaro gaixorik egon ondoren. Lerro hauen bidez, Nafarroako EAJ-PNVk omenaldi zintzoa egin nahi dio konpromiso handiko pertsona bati, alderdikide ekintzaile eta koherentea izanik erakutsi zuen etorkizun-sen handia eta Alderdiari eta Nafarroako abertzaletasunari eman zion guztia eskertzeaz gain.
1952an Altsasun jaioa ,Agirrebengoa EAJ-PNVren Aberri Batzarreko kide izan zen 1987 eta 1991 urte bitartean, Napar Buru Batzarrean burukide izan zen 1991 eta 2003 urte bitartean, Altsasuko alkate 1995etik 1999era bitarteko legegintzaldian eta zinegotzi hainbat legegintzalditan eta azkenik, Nafarroa Baiko foru parlamentaria 2007-2011 legegintzaldian.
Agirrebengoak bere ibilbide politikoa uztartu eta bateratu zuen landa guneak sustatzeko zituen erantzukizunekin. Altsasuko alkatea zela, nabarmendu egin behar da hurbiltasunaren eta elkarrizketaren alde erakutsi zuen jarrera, zuzentzea egokitu zitzaion korporazioa oso anitza zen garai batean. Foru Parlamentari zelarik, alderdi sozioekonomikoan eta lehen sektorean bereziki egin zuen lan zorrotza eta konpromisoduna aipatu behar dugu. Napar Buru Batzarraren presidentea izan zenean, Nafarroako indar abertzale eta aurrerakoiak bateratzeko egin zuen ahalegina nabarmendu behar da, ekimen haren ondorioz eratu baitziren Nafarroa Bai eta Geroa Bai koalizioak.
NBBren egungo presidente Unai Hualdek bere aldetik nabarmendu duenez “ José Ángel Agirrebengoa moduko pertsonen eskuzabaltasunak eta ikuskerak ekarri gaituzte gaur gauden egoerara. Bera izan zen Nafarroan `aldaketa´ izenarekin deitu genuenaren bultzagile eta eragileetako bat. Iraganeko joerak apurtu zituen, garai politiko berrietarako ateak irekiz, ahalegin hark zekartzan arriskuak zeintzuk ziren jakinik. Halaber, eta bere konpromisoa eta ausardia guztiz erabakigarriak izan ziren gaur egun EAJ-PNVk eta Geroa Bai koalizioak Nafarroan betetzen dugun esparru politikoa finkatzeko . Eskerrik asko José Angel. Agur eta ohore”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2025/10/28
Nafarroa
2025/10/11
Nafarroa
2025/10/10
Nafarroa
2025/09/30
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/05/22
EBB
2024/09/29
Europako Legebiltzarra
2024/06/07


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























