Prentsa Aretoa

2026/06/17

Manuel Irujo plazak badu bere plaka Lizarran

Lizarrako EAJ-PNVk iragarri du ildo beretik lanean jarraituko duela aintzatespen hau osatu dadin On Manueli dedikatutako estatua eraikiz

rss Ezagutzera eman
Manuel Irujo plazak badu bere plaka Lizarran

ARGAZKIA JAITSI

Manuel Irujo plazak badauka bere plaka Lizarran. Plaza hau urbanizatu ondoren eta identifikazio plaka jarrita, bete egin da ia bi hamarkada Lizarrako udalbatzan hartutako akordioa. Lizarrako EAJ-PNVk ildo beretik iragarri du lanean jarraituko duela bere garaian onetsi zen aintzatespen instituzionala osatu dadin On Manueli dedikatutako estatua eraikiz.

2006ko uztailaren 5ean Lizarrako udalbatzak EAJ-PNVk sustatu zuen mozioa onetsi zuen, Renolit Hispaniak okupatutako orubea urbanizatzean egingo zen enparantza edo kaleak Manuel Irujo izena eraman zezan. Plaka jartzean bete da ekimen hartan jasotzen zen lehen helburua.

Sasoi hartan onetsi zen mozioan, Lizarrako EAJ-PNVko orduko zinegotzi Ricardo Gómez de Segurak On Manuel Irujoren figura nabarmendu zuen hurrengo belaunaldientzat erreferentzia etiko eta politikoa zela azpimarratuz eta “bakearen, anaitasunaren, elkartasunaren, pertsona guztien arteko ulermenaren aldeko ahalegina eta gerra garaiko une latz haietan egin zuen lan aparta gogora ekarriz, Ministro zelarik borroka izugarri hura humanizatzen saiatu zelako, fusilatze, txeka eta goizaldeko erailketekin amaituz, heriotze zigorrak kasu guztietan kommutatzen saiatuz eta mendekuaren gainetik justizia lehenestea bilatuz”.

Lizarrako EAJ-PNVk oso balorazio positiboa eman dio, enparantza urbanizatzeko lanak amaituta, 2006an adostutako akordioa bete izanari eta hiriaren gorazarre honi Nafarroak XX. mendean eman zuen figura politikorik esanguratsuenetakoari, haren humanismoa eta konpromiso demokratikoa bere garaia gaindituz gaur arte iritsi direlako.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!