Prentsa Aretoa
2004/10/29
IMAZ: “NAFARTARREI DAGOKIE EUSKAL HERRIAREKIN MANTENDU NAHI DUTEN HARREMAN MOTA ERABAKITZEA”
Josu Jon Imaz, Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Altsasun atzo emandako hitzaldian, Euskadirako egin den Estatutu Politiko berriaren proposamena nafarrentzako guztiz erabilgarria dela adierazi du. Imazen esanetan Estatutu berri hau Foru Erkidegoarekiko Konstituzioa baino askoz ere adeitsuagoa da, hau da, testu berriak erkidegoari buruzko erabakiak hiritarren esku usten ditu.

“Nafarroa eta Estatutu Politikorako Proposamen berria” izenburupean eskeini zen hitzaldian, Imazek Proposamen Berriak Nafarroan izan ditzakeen oinarriak, ondorioak eta parte-hartzeak azaldu zituen.
UPNk, EAE Nafarroan eskua sartzen ari dela esaten jarraitzen duela adierazi du Imazek, baina, arazoa bestelakoa da, hots, Estatutu Proposamen Berriak Nafarrek, Euskal Herriko beste lurralde batzuekin mantendu nahi dituzten harremanak, beraiek erabakitzea defendatzen du eta hori da Sanzen ustez benetako arazoa. “Nola izango du gustuko Sanzek mota honetako proposamen bat? Are gutxiago Konstituzioaren laugarren behin-behineko xedapena, hau da, Euskal Herriko gainerako biztanleriarekin zein harreman izan nahi duten erabakitzea nafarren esku lagatzen duena, suntsitu nahian dabilenean.”
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS