Prentsa Aretoa
2004/11/05
IMAZek PSNren UPNekiko MORRONTZA SALATU DU ETA PATXI LOPEZi BERE ALDERDIKIDEEI BURUZKO IRITZIA ESKATU
Josu Jon Imaz EBBko lehendakariak PSNren UPNekiko morrontza salatu du gaur eta, “Nafarroak bere etorkizuna erabakitzeko duen bide demokratikoa eragotzi” nahi dutelarik, Patxi Lopez euskal sozialisten idazkari nagusiari bere nafar alderdikideei buruzko iritzia eskatu dio. Galdera hau egin du Imazek, PSN laugarren Agindu Iragankorra kentzearen alde agertu ondotik.

Imazen ustez, UPN zein PSN ahalegintzen ari dira “nafarrek euren etorkizun politikoa erabakitzerik izan ez dezaten” eta adierazi du “izugarriak” iruditu zitzaizkiola Sanzen hitzak, esan zuenean agindu iragankorra kendu beharra zegoela “inoiz nafarrak erotuko balira eta Euskal Autonomi Erkidegoarekin batera elkarren arteko esparrua egituratzea erabakiko balute”.
RNEk egin eta Europa Pressek jaso duen elkarrizketan, buruzagi jeltzaleak aditzera eman du “gizarteak une oro izan behar duela bere iritzia eta erabakiak demokratikoki azaltzeko eskubidea” eta, Sanzek eta PSNek Konstituzioaren laugarren Agindu Iragankorra kendu nahi baldin badute, “ez direlako Nafarroaren etorkizunaz fio” dela.
Imazek gogoratu duenez, laugarren Agindu honek dio “nafarrak izango direla erabaki beharko dutenak gaur egungo foru-erkidego gisa jarraitu nahi duten ala EAEko hiru lurralde eta Nafarroaren artean nolabaiteko gune bateratua osatu nahi ote duten”.
Zentzu honetan, Imazek esan du berak sinesten duela nafar hiritarrengan “eta horregatik nahi dut erabaki hori nafarrek bakarrik hartu dezaten”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS