Prentsa Aretoa
2004/11/05
AGIRREBENGOA: “PSNek ARGITU BEHARKO DU NAFAR GIZARTEAREN AURREAN ZERGATIK EGITEN DION UKO UPNren ALTERNATIBA IZATEARI”
Konstituzioaren Laugarren Agindu Iragankorra -alegia, nafarrei dagokiela erabakitzea gaur egungo estatusari eutsi nahi dioten ala EAErekin batera barruti elkartu bat eratu— deuseztatzeko PSNk UPNri eskaini dion laguntza dela-eta, Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarreko lehendakariak hots egin dio “PSNren zentzu demokratikoari”.
Konstituzioaren Laugarren Agindu Iragangarria --alegia, nafarrei dagokiela erabakitzea gaur egungo estatusari eutsi nahi dioten ala EAErekin batera barruti elkartu bat eratu—deuseztatzeko PSNk UPNri eskaini dion laguntza dela-eta, Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarreko lehendakariak hots egin dio “PSNren zentzu demokratikoari”.
Agirrebengoak adierazi duenez “Alderdi Sozialistak jarraituko balu UPNrengana hurbiltzen eta jarraipen-politika egiten, EAJ-PNVk ulertu beharko luke PSNk uko egiten diola Nafar Gobernurako alternatiba izateari eta, beraz, Rodríguez Zapateroren alderdia izango litzatekeela nafar gizartearen baitan zabaltzen ari diren aukerabide berriak eragotziko lituzkeena”.
NBBren lehendakariaren iritziz, Foru Erkidegoko Egoerari buruzko eztabaida nagusian PSNek UPNri luzatu dion babesak “orain arteko estrategiaren aldaketa sakona dakar” eta, aldaketa horri eutsiko baliote, EAJk uste behar izango luke “sozialista nafarrak euren kaxa ari direla Nafarroan indartzen hasiak ziren itxaropenak eta aldaketa-giroak zapuzten”.
Agirrebengoak gogoratu nahi izan du “itxaropen horiek izan zirela, hain zuzen ere, Nafarroako hainbat udaletan PSN eta euskal talde abertzaleen arteko hitzarmenak bideratu zituztenak”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























