“Estatutu Politiko Berriaren oinarriek Nafarroarentzat ere balio dute”, “Nafarroa Bai foru hauteskundeetarako alternatiba da” eta “Nafarroa izango da nafarrek nahi dutena”. Hiru ideia hauek izan ziren Josu Jon Imaz EBBren lehendakariak Tuteran eskainitako hitzaldian landu zituenak eta bertaratu zen jendearen galderantzunak ordubetez eragin zituztenak.

" />

Prentsa Aretoa

2004/11/20

IMAZ: “NAFARROA-BAI EGITASMOAK FORU HAUTESKUNDEETARAKO ERE BALIO DU”

“Estatutu Politiko Berriaren oinarriek Nafarroarentzat ere balio dute”, “Nafarroa Bai foru hauteskundeetarako alternatiba da” eta “Nafarroa izango da nafarrek nahi dutena”. Hiru ideia hauek izan ziren Josu Jon Imaz EBBren lehendakariak Tuteran eskainitako hitzaldian landu zituenak eta bertaratu zen jendearen galderantzunak ordubetez eragin zituztenak.

rss Ezagutzera eman

Imazen hitzetan, Estatutu Politiko Berriak biltzen dituen oinarriak baliagarri dira Nafarroarentzat ere. Hau da, euskal gizartearen aniztasunari zor zaion begirunea, errespetua bere erabaki demokratikoei eta aldebakartasunik ezaren printzipioa baliagarri omen lirateke,  “aski litzateke Nafarroa Euskadiren ordez jartzea”.

 

EBBren lehendakariak gogoratu zuen Nafarroa Bai egitasmoaren barruan dauden alderdi politikoen aldarriak: Nafarroaren erroak eta bere aniztasuna,  nafarrek nahi duten autogobernua, indarkeriarik eza eta gainerako euskal lurraldeekin harremanak areagotzea. Aukera honek nafar hauteslegoaren %18 lortu zuen azken hauteskunde orokorretan eta hurrengo foru hauteskundeetarako ere balio omen du, “batez ere PSNk UPNren alternatiba izateari uko egin dionez gero”.

 

Imazek amaitu zuen bere mintzaldia azpimarratuz EAJ-PNVk Nafarroa, Euskal Autonomi Erkidegoa eta Iparraldearen arteko eremu politiko elkartua aldarrikatzen duela eta “horrela ez bada ere errespetatuko dugu, Nafarroa nafarrek nahi dutena izango da-eta”. UPN eta PSN gogoan hartuz, erantsi zuen: “Gu fio gara nafarren borondate demokratikoan. Fio ez direnak indarrean dauden mekanismoak kendu nahi dituztenak dira, nafarrek askatasunez hautatzerik izan ez dezaten”.

 

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua