Jose Luis Etxegaraik, EAJren parlamentarioa Nafarroako Legebiltzarrean, adierazitakoaren arabera "ez da egia Euskadiko Estatutu Politiko Berriaren proposamena Nafarroari  buruz esaten duena injerentzia dela. Izan ere, esaten duena zuzenbidetik kanpo eta ingurugiro historiko eta kulturalean kokatu behar da". 

" />

Prentsa Aretoa

2005/02/10

Etxegarai: "Legebiltzarraren kontrako Nafar Parlamentuaren adierazpena esku-sartzea da"

Jose Luis Etxegaraik, EAJren parlamentarioa Nafarroako Legebiltzarrean, adierazitakoaren arabera "ez da egia Euskadiko Estatutu Politiko Berriaren proposamena Nafarroari  buruz esaten duena injerentzia dela. Izan ere, esaten duena zuzenbidetik kanpo eta ingurugiro historiko eta kulturalean kokatu behar da". 

rss Ezagutzera eman

Foru Legebiltzarrak Osoko Bilkuran Euskadiko Estatutu Politiko Berriaren proposamenaren kontrako erakunde-adierazpena onartu du. Erakunde-adierazpen honek UPN, PSN eta CDNren babes osoa eta puntuetariko batean IUrena izan du. Etxegaraik erakunde-adierazpenari buruz hurrengoa adierazi du "esku sartzea eta begirune eza nonbait egotekotan erakunde-adierazpen honetan dago, izan ere, erabateko gehiengoz eta Legebiltzarrean onartu den proposamenari "bide bakarreko egitasmo baztertzaile" edo "eztabaida politkoaren porrota" deitzea begirune gabeko adierazpen garbia bait da".

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua