Prentsa Aretoa
2005/03/17
Imaz: "UPNren nahi ezak baldintzapetzen du euskeraren egoera Nafarroan"
UPNk euskararen politikagintzari buruz egindako adierazpenei buruz Josu Jon Imaz Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak hurrengoa adierazi du: "Ez da normalkuntza demokratikorik eza euskararen etorkizuna baldintzatzen duena, gobernu baten euskara bultzatu-nahia eta bestearen euskara bultzatu nahi eza baizik".
Imazen aburuz "UPNk kontrakoa frogatzen ez duen bitartean, Euskal Autonomi Erkidegoak eta Nafarroak bizi duten normalkuntza demokratikoa nahiko antzerakoak dira. Hala ere, Euskal autonomi erkidegoan abian jarri izan diren politikei esker euskarak gora egin ahal izan duen bitartean, Nafarroan maldan behera jarraitzen du euskararen egoerak".
Buruzagi jeltzaleak Iruñan gaur burutu duen prentsaurrekoan adierazi duenez "UPNk jarraitzen du oraindik ere euskara alderdikeriaz nahasten. Hala ere, Euskal Autonomi Erkidegoaren azken hogei urteotako datuek frogatzen dute, euskararen egoeraren hobekuntzak ez dutela hiritarren aukera politikoetan eraginik izan. Euskalgintzan mamuak ikusten duen bakarra UPN da".
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























