Iruñako EAJren Uri Buru Batzarrak bere gaitzespenik sendoena adierazi du atzo Barañainen erre ziren autoengatik. Besteak beste, Ricardo Pascual Iruñako Alderdi Sozialistaren zinegotzi izandakoaren autoa izan zen erasotakoen artean.

" />

Prentsa Aretoa

2005/04/25

EAJk Barañaingo erasoak gaitzetsi ditu

Iruñako EAJren Uri Buru Batzarrak bere gaitzespenik sendoena adierazi du atzo Barañainen erre ziren autoengatik. Besteak beste, Ricardo Pascual Iruñako Alderdi Sozialistaren zinegotzi izandakoaren autoa izan zen erasotakoen artean.

rss Ezagutzera eman

EAJk bere solidariotasuna adierazi die kaltetutako auzokide guztiei “bortxakeriak eta mehatxuak gizarte demokratiko honetan oraindik etekinak emango dizkiela pentsatzen dutenek eragindako ekintzaren biktimak" izan direlako. Zentzu honetan EAJk elkarrizketaren alde egin duen apustua berretsi egin du “bide baketsu eta demokratikoak baitira gatazkak konpontzeko modu bakarrak".

Azkenik, EAJk dagokion Administrazioari dei egin dio erasoak izan diren autoengatiko kalte ordainak arindu ditzan.

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua