Prentsa Aretoa
2005/06/02
Etxegarai: "UPNk, CDNk eta PSNk azkenean ez dute argitu ea nafarroi soilik dagokigun geure etorkizuna erabakitzea"
José Luis Etxegarai EAJren parlamentarioak UPNk, CDNk eta PSNk Autogobernurako Ponentziari dagokionez aurkeztu dituzten proposamenak baloratu ditu gaur, eta kritikatu du "UPNk, CDNk eta PSNk Foruaren Amejoramendua berresteko egun erreferendumik egin behar den ala ez planteatzea eta gaia horretara desbideratzen saiatzea, hogei urtean baino gehiagoan gai hori aipatu ere ez baitute egin".
"EAJren iritzian —adierazi du Etxegaraik— erreferendumik egin behar den ala ez den egin behar, planteamendu akastuna da berez. Sakoneko gaia ondoko hau da: ea UPNk, CDNk eta PSNk erabakitzeko ahalmena aintzatesten diguten nafarroi, hots, ea onartzen duten geu bakarrik garela, nafarrok, orain eta etorkizunean zer izan nahi dugun erabakitzeko ahalmena dugunak".
Testuinguru horretan, UPNren jarrera aipatu du. UPN erreferenduma egitearen aurka azaldu da, eta hori inkongruentea da. "Erregionalistak 25 urtean dabiltza Nafarroaz hitz egiten, Komunitate bereizia dela eta autogobernurako ahalmena duela, baina beti ere estatu espainiarrak erabakitzen duenaren menpean, estatu hori izan baita behin eta berriro gure eskubide historikoak murriztu dituena".
Etxegarairen ustez, UPNk, CDNk eta PSNk "Foru Hobekuntzaren erreformaz duten iritzia eman behar izan dute, baina argi dago zein izan den horien ardura eta gai hori nola baztertu duten urte hauetan guztietan".Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























