Erabakiak hartzeko eskubidea, hiritarrei kontsultatzea eta Nafarroaren aniztasuna defendatu eta errespetatzea dira Nafarroa Baik gaur aurkeztu duen kanpainaren ardatzak. Kanpaina hori ekainaren 18an amaituko da, Iruñeko kaleetan zehar egingo den manifestaldiaz.

" />

Prentsa Aretoa

2005/06/03

NaBai-k Iruñeko manifestaldiaz amaituko du Nafarroaren aniztasuna defendatzeko eta nafarren erabaki-ahalmen eskubidea aldarrikatzeko kanpaina

Erabakiak hartzeko eskubidea, hiritarrei kontsultatzea eta Nafarroaren aniztasuna defendatu eta errespetatzea dira Nafarroa Baik gaur aurkeztu duen kanpainaren ardatzak. Kanpaina hori ekainaren 18an amaituko da, Iruñeko kaleetan zehar egingo den manifestaldiaz.

rss Ezagutzera eman

Nafarroa Bai koalizioa osatzen duten alderdiek gaur adierazi dutenez, "gero eta handiagoa da, eta argiagoa, gure gizartean nabaritzen den eskaera eta beharrizan hau: Nafarroako hiritarrei soilik dagokiela beren etorkizuna erabakitzea". NaBai triptikoez eta kartelez baliatuko da lurralde-ereduari eta Foruaren Hobekuntzari buruzko eztabaidan bete-betean kokatzen den kanpaina honetan.

Testuinguru horretan, Uxue Barkos diputatuak adierazi duenez, “Nafarroako hiritarrei eztabaida ezkutatzen ari zaizkigu, eztabaida hori Madrilen ari baita gertatzen, eta lurralde-eredu berriari nola eta zein edukirekin ekiteko eta gure Forua hobetzeko azken hitza zein neurritaraino dugun jakinarazteko datu guztiak ematen dihardute".           

IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua