Prentsa Aretoa
2005/09/16
Lesakako alkateak osasun zentroa handitzearen alde "Cinco Villas"ekoei arreta hobea eskaintzeko
Juan Fermín Mitxelena Lesakako alkateak esan du ez dagoela ados UPN eta CDN alderdiek Lesakako Osasun Zentroa ez handitzeko eman dituzten arrazoiekin "ez baita nahikoa Cinco Villas-eko herriko biztanleei arreta ona emateko".
Mitxelenak gogoratu duenez, Lesakako Udala prest dago orubea emateko Zentroaren handitzea egin ahal izateko, eta horrela jakinarazi zion maria Kutz Osasun Sailburuari herrian izan zen azken aldian "Nafarroako Gobernuak emandako arrazoien arabera egin dira Osasun Zentroari dagozkion hobetze lanak - adierazi du alkateak- baina berriztapen hauek bertako langileen egoera hobetzeko baino ez dira izan. Oso ondo dago bulego gehiago egitea, baina horrek ez ditu konpontzen erabiltzaileek dituzten beharrak".Testuinguru horretan, EAJren ordezkariak topaketa eskatu du Osasun Sailaren agintari gorenarekin "arazoa zein den azal dezagun eta konponbidea bilatzeko, guk Zentroa handitzearen alde egin nahi dugu Cinco Villas-eko erabiltzaileek arretarik onena izan dezaten".
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























