Prentsa Aretoa

2005/09/29

Lizarrako EAJ, Fortunato Agirreri egingo zaion omenaldian; EAJren alkatea izan zena 1936 urtean fusilatu zuten nazionalek

Lizarra herriko EAJren Uri Erakundeak gaur arratsaldean Fortunato Agirre zenari egingo zaion omenaldian izango da. 1933 urtetik EAJ alderdiaren aldetik Lizarrako alkate izan zena Nafarroako euskal abertzaletasunaren izenik esanguratsuenetarikoa izan zen.

rss Ezagutzera eman
EAJren ordezkariek aditzera eman dutenez "Fortunato Agirrek, Manuel Irujok eta askatasuna, demokrazia eta justiziaren alde eginez herri honen alde eta beren ideien alde bizia eman zutenek beti izango dute gure begirune eta onespena". Testuinguru honetan gogoratu dutenez " Alderdiak orain dela hamahiru urte egin zion omenaldia Fortunato Agirreri , honen jaiotzaren mendeurrena gogoratuz "eta Arellanoko bere jaiotetxean plaka bat jarri zen "bere herria hainbeste maite zuen eta bere bizia askatasunaren alde eman zuen gizonari esker ona adierazteko" Jakina denez, Fortunato Agirre 1893 urtean jaio zen Nafarroako Arellano herrian. Iruñan zegoela, Eusko Alderdi Jeltzalearen alderdikide egin zen eta Euzko-Etxearen betiko laguntzailea izan zen. Geroago, Lizarrara joan zen eta bertan Manuel Irujoren lagun handia bilakatu zen. 1931 urtean Euskal Herriarentzako Autonomia Estatutua onartu zuen Udal Batza zuzendu zuen , hau da, " Lizarrako Estatutua " izenarekin ezagutua izango zena. Urte bi beranduago, Lizarrako alkate izendatu zuten eta bertan sortu zuen " Euskal Eskola", oraingo ikastolen aitzindaria. Euskara ikasi zuen , Lizarrako Uri Buru Batzarraren lehendakari izan zen, Napar Buru Batzarreko kide eta beranduago Euzkadi Buru Batzarrean izan zen. 1936ko uztailaren 14ko altxamendu militarraren ostean, Agirre atxilotua izan zen eta bi hileren buruan fusilatua izan zen Tajonarren.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!