Prentsa Aretoa

2005/10/03

EAJ-k osoko zuzenketa aurkeztu dio adingabeen gaineko legeari

EAJk osoko zuzenketa aurkeztu dio adingabeen gaineko legeari; izan ere, Euzko Alderdi Jeltzalearen ustez, testu honek azterketa orokorregia eta zehaztu gabea egiten du eta ez du sakonketarik egiten oinarrizko gaietan.

rss Ezagutzera eman
Alderdi jeltzalearen ustez – zatikako zuzenketak dituztela- "egitasmo honentzat helburu nagusia ez da adingabeen harreta eta zaintza. Behin egitasmoa aztertu ondoren, badirudi adingabeek gizartearentzako arazoa ez bilakatzea dela bilatzen den helburu nagusia". Osoko zuzenketak adierazten duenez "adingabeez arduratu beharra daukagu beren eskubideek zainduz eta dituzten beharrizanak asetuz" eta legea aurrera eramaterako orduan, baikorra izango litzateke Nafarroako Gobernuaren beste hainbat departamendu inplikatzea. Izan ere, era batera edo bestera, departamendu guztiek dute elkarrekin zerikusia adingabeei buruz hitz egiten ari garenean".
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!