Prentsa Aretoa
2005/10/07
EAJ-PNVk politika publikoen eta zerbitzu publikoen ebaluazioa bi lege independentetan egituratzea proposatu du
EAJ-PNVren parlamentarioa den José Luis Etxegaraik politika publikoen eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko Foru Lege Proiektuaren aurkako osoko zuzenketa aurkeztu du. Aldi berean, proiektua itzultzeko proposamena ez ezik, zuzenketak Gobernuak hiru hileko epearen barruan parlamentuan bi lege proiektu berri aurkeztea proposatu du, bata politika publikoen ebaluazioari buruzkoa eta bestea zerbitzu publikoen kalitatearen ebaluazioari buruzkoa, uste baitu bi gaiek nortasun propioa dutela lege independente eta lokabe izateko
Bere azalpenetan EAJ-PNVk esan du lege proiektua boluntarista dela, eta edukiei, oinarrizko kontzeptuei eta sortarazten dituen bitartekoei dagokienez, iluna eta lausoa. Alderdi jeltzalearen aburuz "UPNk sinestarazi nahi digu zerbitzu publikoen kalitatearen arloan lanean ari dela baina, aldi berean, ez da ausartzen edo ez du irizpiderik erabakiak hartzeko eta xedapen arauemaile argi eta eragingarriak ezartzeko".
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























