Prentsa Aretoa

2005/10/24

Agirrebengoaren hitzetan Nafarroak autogobernu maila handiagoa eskatu beharko luke

Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren presidenteak bere kezka azaldu du gaurkoan Foru Parlamentuaren Autogobernu Txostenak ez baitu Nafarroareko autogobernu maila handiagoa bilatzen eta gauza puntualetara mugatzen da. Bere iritziz horrekin ez da defendatuko Nafarroari dagokion erabakitzeko gaitasuna.

rss Ezagutzera eman
Autogobernuari buruzko Txostenaren gaineko eztabaida berriz atzeratua izan den arren, Agirrebengoak azpimarratu nahi izan duenez “lanean jarraitu behar dugu Nafarroak dagokion autogobernu maila izan dezan eta nafarrok erabakitzeko gaitasuna izan dezagun“. Beste alde batetik, NBBren lehendakaria Elkarbizitzarako bake-bideak izenburupeko proposamenaz eta honen inguruan Nafarroak duen egitekoaz mintzatu da. “Zentzu honetan, agirian esaten denez, apustu argia dago gainerako alderdi politikoekin foroa sortzeko akordioetara iristeko eta Nafarroan bizikidetza hobetze aldera“.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua