Prentsa Aretoa
2005/10/24
Imaz pozik agertu da EAJk Normalizaziorako eman duen proposamenari egin zaion harrera dela eta
Josu Jon Imaz EAJren EBBren lehendakariak gaurkoan Iruña hirian adierazi duenez EAJren Normalizaziorako Proposamenak “aukerak ematen ditu beste alderdi politikoak gurekin amankomuneko jarrerak bilatzen has daitezen”; era berean, agiriak izan duen harrera onagatik duen poztasuna azaldu du “PP alderdiak izan ezik, beste guztiek ikusi dituzte elementu baikorrak“.
Zentzu honetan Imazek esan duenez “PP alderdiak Proposamenaren aurkako jarrera erakutsi zuen Gernikako Estatutuaren 26. urteurrena ospatzen zuen bitartean, kontrako botoa eman zion Estatutua hain zuzen“. EBBren lehendakariaren hitzetan “PP alderdiak ez ditzala beste 25 urte itxaron euskal gizartean bizirik dagoen eztabaidan sartzeko“.
Iruñan bildu da gaurkoan EAJren Euzkadi Buru Batzarra. Imazek ostean adierazi duenez “argi dugu gure ordezkaritzak bidea zabal ditzakeela Nafarroako alderdi ezberdinekin hausnarketak garatzen joateko eta oraingoak baino akordio zabalagoak bilatu ahal izateko, azken finean, Nafarroako hiritarrek gainerako erkidegoekin izan nahi duten harreman mota erabakitzeko moduan izan daitezen“.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























