Prentsa Aretoa
2005/10/24
EAJk gaitzespen osoa adierazi nahi du sufrimendua luzatzen duen bortxakeriaren aurrean
EAJk "osoko gaitzespena" adierazi nahi du bart gauean Berriozar, Ordizia, Amurrio eta Gernikako epaitegien kontra egindako erasoen aurrean. Bortxakeriak "sufrimendua baino ez du luzatzen eta hiritargoari bakezko bizikidetza oztopatu egiten dio".
Talde abertzaleak azpimarratu nahi izan duenez "hitz handiz eginiko politikaren garaia heldu da jadanik, armen zarata isiltzekoa eta bortxazko ekintzak amaitzekoa". Gaineratu duenez "bortxakeriaren amaieratik baino ezin diogu gizarte normalizatua eta baketsua eraikitzeari ekin".
Azkenik, EAJk gogoratu egin du euskaldunen gehiengoaren borondatea "normalizazioa eta bakea" dela; hortaz, herri ezberdinetan bart gauean izan diren bortxazko gertakariek "konponbideak bilatzeari oztopoak baino ez dizkiote jartzen".
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























