Prentsa Aretoa
2005/11/08
Agirrebengoa: "Sanz-ek UPN alderdiaren jarrerak defendatu zituen atzo, Nafarroarako autogobernu-kuota handiagoak eskatu beharrean"
EAJ-PNV alderdiaren Napar Buru Batzarraren buruak, José Angel Agirrebengoa jaunak, Miguel Sanz-ek Erkidegoen Egoerari buruzko Eztabaidan esandakoari buruz hauxe adierazi du: "ohi bezala, nafar guztien interesak defendatze aldera autogobernurako-kuota handiagoak eskatu beharrean, betiko planteamendu alderdikoiak egin eta UPN alderdiaren jarrerak baino ez zituen defendatu".
Ildo horretan, Agirrebengoa jaunaren ustez "Partido Popular alderdiaren Estatu mailako egungo eztabaidan eta kanpainan, UPN alderdia atsekabetuta eta estrategia baten menpean gelditu da; berriz ikusi da UPNk erabateko mendekotasuna izateaz gain ez duela batere indarrik, eta batez ere esparru honetan PP alderdiak esandakoaren menpean dagoela".
Nafarroako autogobernuaren defentsari dagokionez, burukide jeltzaleak UPNren jarrera kritikatu du "nazio-aniztasuna eskatzen ari den eta nazionalitate historikoen Estatutuak berritzeko eztabaidak gaurkotasuna duen unean gertatu delako". Zehazki, parlamentuko txostenari buruz ondokoa esan du: "nafarren %70ak baino gehiagok autogobernu-kuota handiagoak eskatzen ditu, baina UPNk soilik defendatu ditu trafikoaren gaineko transferentziak, Noaingo aireportuaren kudeaketa eta Laugarren Xedapen Iragankorraren ezabatzea; hain zuzen ere, laugarren xedapen honek nafarrek euren autogobernuari buruz iritzia emateko aukera bermatzen du".Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























