Prentsa Aretoa
2005/11/09
EAJk Nafarroako Kanaleko sail ureztatuak finantzatzeko irakurketa bakarreko prozedura eta itzalpeko bidezaria
Jose Luis Etxegarai EAJren legebiltzarkideak aditzea eman duenez UPN eta CDN alderdiek legebiltzarreko gehiengoak erabiltzea erabaki dute gainerako talde politikoek Nafarroako Kanalaren menpeko sail ureztatuetarako finantzaketa Egitasmoa aztertu eta eztabaidatzeko aukerarik izan ez dezaten "seguru aski Nafarroan azken urteotan eman den inbertsiorik handiena da, eta UPN eta CDN alderdiek irakurketa bakarreko prozedura aukeratu dute".
Tramitaziorako prozesua alde batera utzita, Etxegarai "itzalpeko bidesaria" sistemaren kontrako agertu da sendotasun osoz. Sistema bera erabili zen Iruñea -Logroño errepidea finantzatzeko. "Guk berriz ere esan nahi dugu lana ezin duela enpresa pribatu batek egin, Nafarroako Gobernuaren enpresa publiko batek baizik; honek arintasun bera emango luke eta kudeatze aldetik segurtasun juridikoa eta eraginkortasuna bermatuko lirateke".
Testuinguru honetan, legebiltzarkide jeltzaleak bere kezka azaldu du "Nafarroako Gobernuak bidesarian herri lan handiak finantzatzeko formula aurkitu du eta hori, epe luzean, hipoteka handia izan daiteke Nafarroako datozen urteotarako aurrekontuei begira".
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























