Prentsa Aretoa
2005/11/11
Herritarren pazientzia agortzen ari dela eta N-121-A errepidearen hobekuntza geratuta jarraitzen duela gogorarazi dio Lesakako alkateak Herri Lan kontseilariari
Lesakako alkate Juan Fermín Mitxelenak adierazi duenez, “aurten, gure herrian bakarrik, hiru hildako izan dira N-121-A errepidean gertatu diren istripuetan”, eta “ezin onar daiteke Herri Lan kontseilariak pazientzia izan dezagula esatea eta, bien bitartean, errepidea hobetzeko obren burutzapena atzeratzen eta atzeratzen ibiltzea, inolako eperik ezarri barik".
Mitxelenaren iritzian, "Nafarroako Gobernuak ez ditu etxeko lanak egin; errepideak bukatua behar zuen 2007rako, eta orain, ordea, obraren burutzapenean aurreikusirik dagoenez, ez dute 2010-2012ra arte amaituko". Ildo horri jarraiki, Lesakako alkateak dio "aldi berean burutzen ahal direla Bera-Endarlatsa eta Igantziko Bentak-Bera bidetarteak, inolako arazorik gabe, zeren azkeneko bidetarte hau burutzapen berriko trazatua baita ehuneko laurogeita hamarrean".
"N-121-A errepidea hobetzeko asmoa erakusteko bide ona izango litzateke hori, hots, obrak ahalik azkarren eta eperik laburrenean burutzea —adierazi du alkate lesakarrak—. Gainerako kontua, hau da, Gipuzkoako Aldundiarekiko negoziazioan aitzakien bila ibiltzea edo, orain gertatu den bezala, Bortzirietako herritarrei pazientzia eskatzea, erantzukizuna albo batera uztea besterik ez da, eta guk, Administrazioa hori ordaintzen dugunez, hori guztia exijitzeko eskubide osoa daukagu".
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























