Prentsa Aretoa

2005/11/16

N-121-A errepideko ezbehar-kopurua ikertzeko Bortzirietako alkateak eta Kontseilaria datorren astelehenean bilduko dira

Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Alvaro Mirandak, Lesaka, Bera, Igantzi, Etxalar eta Arantzako alkateak deitu ditu bilera batera datorren astelehenean  N-121-A (Belatetik Iruña-Behobia) errepidearen egoera ikertzeko, asteazkenean beste gizonezko bat hil zela auto-istripuz kontuan izanik.

rss Ezagutzera eman
Aipatutako bileran errepide horren ezbehar-kopurua murrizteko har litezkeen berehalako neurriak ikertzea izango dute helburua. Jakina da N-121-A  errepidea konpontzeko lanak egitear daudela eta, nahiz eta proiektu batzuk abian egon, biztanleek premiazko neurriak har ditzatela eskatu dute.
 
Lesakako Alkateak, Juan Fermin Mitxelenak, aintzat hartu du Kontseilariak luzatutako deialdia eta "obren behin-betiko esleipena azkartu eta Bera-Endarlatsa eta Igantziko Bentak-Bera tarteko obrak batera has litezkeela obra osoko denbora txikiagotzeko " bere desioa azpimarratu du.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!