Prentsa Aretoa
2005/11/16
N-121-A errepideko ezbehar-kopurua ikertzeko Bortzirietako alkateak eta Kontseilaria datorren astelehenean bilduko dira
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak, Alvaro Mirandak, Lesaka, Bera, Igantzi, Etxalar eta Arantzako alkateak deitu ditu bilera batera datorren astelehenean N-121-A (Belatetik Iruña-Behobia) errepidearen egoera ikertzeko, asteazkenean beste gizonezko bat hil zela auto-istripuz kontuan izanik.
Aipatutako bileran errepide horren ezbehar-kopurua murrizteko har litezkeen berehalako neurriak ikertzea izango dute helburua. Jakina da N-121-A errepidea konpontzeko lanak egitear daudela eta, nahiz eta proiektu batzuk abian egon, biztanleek premiazko neurriak har ditzatela eskatu dute.
Lesakako Alkateak, Juan Fermin Mitxelenak, aintzat hartu du Kontseilariak luzatutako deialdia eta "obren behin-betiko esleipena azkartu eta Bera-Endarlatsa eta Igantziko Bentak-Bera tarteko obrak batera has litezkeela obra osoko denbora txikiagotzeko " bere desioa azpimarratu du.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























