Prentsa Aretoa

2005/11/22

EAJ-PNV alderdiak zergak aldatzeko proiektua zuzendu du

EAJ-PNV alderdiak 13 zuzenketa aurkeztu dizkio Nafarroako Parlamentuan izapidetu egingo den Foru Lege-Proiektuari, zerga jakin batzuk eta beste zerga-neurri batzuk aldatzeari buruzkoari alegia. Besteak beste, errentaren gaineko zergako famili kenkariak (ondorengoen, aurrekoen, minusbaliatuen eta abarren ziozkoak) zerga-oinarrian egin beharrean kuotan egiteko eskatu du.

rss Ezagutzera eman
Adibide gisa, alderdi jeltzaleak azaldu du ezin dela onartu ondorengo bat edukitzeagatik zergadun batek diru-sarrera txikiagoak dituenak baino zerga-aurrezki handiagoa eskuratzea. Hau da, ezin da onartu egitate beraren aurrean (seme-alaba bat izatea, alegia) diru-sarrera gehiago dituenak zergen arloan gehiago aurreztea. Horrexegatik aurkeztu du alderdiak zuzenketa.
Horrez gain, etxebizitzaren gaineko zuzenketak ere aurkeztu ditu (gazteentzako, familia ugaritsuan titularrentzako, ohiko etxebizitza alokatzen dutenentzako eta errentarientzako kenkariak); zuzenketa hauen bidez ezgaituen zerga-egoera hobetu eta alargunen lanbide arteko gutxieneko soldata bermatu nahi da.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!