Prentsa Aretoa
2005/11/25
Agirrebengoa: "UPNk bere jarrera aldatu eta Nafarroako talde guztien elkarrizketa politikoaren alde jardun behar du"
Napar Buru Batzarraren lehendakariak, José Ángel Agirrebengoak, deialdia egin dio gaur UPNri esanez egun bizi dugun abagune honetan, hau da, bakeratzera eta normalizazio politikora iristeko benetako aukerak eskaintzen dituenean, UPNk bere jarrera aldatu eta argi eta garbi elkarrizketa politikoaren bidetik jo dezan, abiaburutzat Nafarroaren aniztasuna hartuta.
Agirrebengoak prentsaurrekoan adierazi du erregionalistak "inboluzio egoeran daudela murgilduta, erabat direla PPren estrategia frentistaren morroi” eta esan du bera oso arduratuta dagoela UPNren jarrera horrekiko, ez bakarrik bakeratzeari dagokionez, baita Nafarroaren autogobernuaren defentsari dagokienez ere.
Testuinguru horren barruan kokatu du Nafarroako Parlamentuko Autogobernuari buruzko Ponentzia behin eta berriz pairatzen ari den atzerakuntza, "eztabaida horretan UPN ez dagoelako eroso eta atzez egiten ari delako". Ildo beretik azaldu du EAJ-PNVk Amejoramendua hobetzeko proposamena aurkeztu badu ere, "UPNk bi folio aurkeztu dituela, trafiko eta bidetako segurtasuneko eskumenak eskatuz eta Noaingo aireportuaren kudeaketa eskatuz, eta Gizarte Segurantza eta Espetxeetako Politikaren kudeaketa, ez eskumen osoa”.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























